HAUR ESPLORATZAILEENTZAKO JOSTAILU SENTSORIALAK

HAUR ESPLORATZAILEENTZAKO JOSTAILU SENTSORIALAK

HAUR ESPLORATZAILEENTZAKO JOSTAILU SENTSORIALAK

Jaiotzen garenetik dakarzkigun esplorazio eta ikerketa instintuak estimulatzen dituzten jostailuak.

Funtzionaltasuna eta diseinua uztartzen ditut haurrentzat jostailu eta osagarriak era artisauan sortzeko, tradizioa eta modernitatea fusionatuz: kakorratza edo makramea bezalako teknika tradizionalak gaur egungo diseinuekin.

Pieza seguruak sortzen ditut, ukimenerako atseginak direnak eta testura ezberdinen bidez haurraren zentzumenak martxan jartzen dituztenak, zure txikia pixkanaka inguratzen gaituen mundua ezagutzen joan dadin jolas esploratzaile horren bitartez.

Kolore leunak erabiltzen ditut lasaitasuna transmititzeko asmoarekin eta nire lanek estilo minimalista dute.

Jasangarritasunarekin beti buruan, bai produktuaren sortze-prozesuan bai azken bilgarrian, ahalik eta hondakin gutxien eratzen eta materialak berrerabiltzen saiatzen naiz.

Banan-banan sortutako piezak dira, goxo-goxo diseinatuak eta mimo handiz eginak.

PRODUKTU BATZUK

PRODUKTU BATZUK