JOSTAILUEN EZAUGARRIAK

JOSTAILUEN EZAUGARRIAK

Montessori pedagogiaren oinarriak kontuan hartuta eta txikien jolas librea sustatzeko asmoarekin, haurraren esplorazio interesa pizteko helburua duten jostailuak diseinatu eta sortzen ditut.
Horretarako haurtxoen zentzumenak (batez ere entzumena, ukimena eta ikusmena) estimulatzen dituzten objektuak sortzen ditut.
Kotoia da erabiltzen dudan material nagusia. Hau beste testura batzuekin konbinatzen dut haurreri arreta deituko dion kontrastea bilatuz.

Era berean, objektu bakoitzak zenbait alderdi kognitiboren garapena sustatu nahi du, hala nola kausa-efektu erlazioa (txintxirrina astintzean edo oihal kurruskaria estutzean adibidez, soinua egiten du) edo begi-esku koordinazioa (kotxetxorako zintzilikarietan mugitzen den eta soinua egiten duen objektu hori heltzen saitzea, edo jostailuen piezak manipulatzea).