ALTXORREN SASKIA

Badakizu texturak nahastea maite dudala eta saskietan ere ezin zen beste era batera izan ✨

Baina… zer da saki hau? Ba haurren kuriositatea eta autonomia sustatzeko esplorazio libreko jolasa da, 6-18 hilabete artean gomendatua, adin horren inguruan hasten baitira eserita mantentzen (horrek era autonomoan jolastea baimentzen die).

Material ezberdinez osaturiko egunerokotasuneko objektuak eskeintzean datza, haurrak esploratu eta manipulatu ditzan, material hauen kualitate ezberdinak topatzen joateko: testura, pisu, forma eta tenperatura ezberdineko objektuak sartzeak txikiaren zentzumenak garatzen lagunduko du.

Argazkitan ikus ditzakezu saskian beste objektu batzuen artean sar ditzakezun jostailu batzuk: pago egur naturalez eta trapiloz sorturiko gailu manipulatiboak ✨ (Eskuratu nahi badituzu, ikusi “Egurrezko Jostailuak” produktua).

Egurrezko eta beste material batzuez osatutako jostailuez gain, etxean dituzuen eguneroko objektuekin osatu dezakezue saskia: koilara bat edo giltza batzuk adibidez: metalaren tenperatura, pisua, dirdira eta kolpatzean egiten duen soinua deskubritzeko balioko diote haurrari (gogoratu ahora eramango dituela beraz batez ere giltzak ondo garbitu eskeini aurretik).

Baita mendian topatu duzuen piñaburu bat, edo hondartzako maskor bat, pintzel garbi bat, erropa zintzilikatzeko pintza bat, biraka ibili daitekeen egurrezko edo artilezko pelota bat, kremaileradun poltsatso bat… Aukerak anitzak dira ✨

Haurraren interesen eta gaitasunen arabera objektuak aldatzen joan zaitezke, ongi ezagutzen dituen batzuk mantenduz, erreferentzia gisa izan ditzan.

Orain hobeto ulertzen da bere izena, ezta? egunerokotasunean aurkitzen dituzuen altxorrak biltzen dituen saskia ✨

15,00 -tik 18,00 -ra

Garbitu
 €
SKU: E/E Kategoria

Deskribapena