MATERIALAK

MATERIALAK

ZizkaMizka-ko jostailu eta osagarrien oinarrizko materiala kotoia da.

Oihal gehienek Gots edota Oeko-Tex ziurtagiria dute.

Kakorratzez eginiko jostailuei dagokienez, Oeko-Tex Standard 100, Class I mailako hariez eginak daude: horrek bermatzen du hari hauek ez dutela osagai kimiko kaltegarririk eta seguruak direla gizakientzat. Gainera, Class I maila altuena da eta haria haurtxoen artikuluak egiteko egokia dela esan nahi du.

Hari eta oihal hauek poliamida edo minky-a bezalako beste material batzuekin konbinatzen ditut, umetxoaren zentzumenak estimulatzen dituzten testuren eta sentsazioen kontraste hori bilatzeko asmoarekin. Aldi berean jostailuaren diseinuari edertasuna ere ematen diote.

Txupeteroei dagokienez, guztiek Europar Batasuneko segurtasun neurriak betetzen dituzte: dagokien luzera, klip zulodunak eta BPArik, PVCrik, Ftalatorik eta Berunik gabekoak. Guztiak egur naturaleko klip-arekin.