ZER DA ZIZKA MIZKA?

ZER DA ZIZKA MIZKA?

Batez ere haur esploratzaileentzako jostailuak dira ZizkaMizka: txintxirrinak, panpinak, pelutxeak, kotxetxorako zintzilikariak, Montessori pedagogian oinarritutako altxor-saskiak … Eta baita etxeko txikien munduari lotutako beste hainbat objektu ere: osagarriak (txupeteroak, haginkariak, kanbiadoreak, pardel-zorroak, nezeserrak…) baita dekorazio elementuak ere (kuxinak, tapizak,…).

Oparitzeko edo zure txikiarentzako konjunto bereziak sor ditzakezu gustukoen dituzun oihalak aukeratuz eta haurraren izenarekin pertsonalizatu ditzakezu are bereziagoa izateko.

Sortze teknika ezberdinak esploratzen joaten naizenez (makramea, telarea, bordatua,joskintza…), eta baita material ezberdinekin esperimentatzen, diseinu berriak sortzen joateaten naiz, teknika eta material ezberdinak hausnartzen ditudan heinean. Horien berri izan nahi baduzu, ez galdu pista sare sozialetan 😉