ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA

ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA

Zer iruditu zaizu? Edozein ekarpen ongi etorria izango da, bai eskerrak emateko bai hobetzeko proposamenak, etengabe saiatzen ari bainaiz hobetzen eta garrantzitsuena zuek zarete, zuen txikiak eta zuen gogobetetasuna.

Gainera gustura ikusiko nuke zein ongi pasatzen duzuen jostailu edo osagarri hauekin. Zuen sare sozialetan argazki bat partekatzen baduzue, #zentzumenekinjolasean hashtag-a erabili dezakezue, eta @zizkamizka bezala aipatu, ikus dezadan. Ziur irribarre bat aterako didazuela 🙂

Eta sareekin moldatzen ez bazarete edo ez badituzue, zuen iritziak eta argazkiak bidali ahal dizkidazue kaixo.zizkamizka@gmail.com helbidera.

Pozik ikusiko dut nola gozatzen duen zuen txikiak jostailu berriarekin!