Euskararen Maratoia. Azoka eta Haurrentzako Tailerra
Euskaraldia eta Lasarteko euskararen Maratoia dela eta, urriaren 22an, larunbata, azoka ospatuko da herrian bertako eta inguruko sortzaileekin. Goizeko 9:30-13:30 bitartean Kale Nagusian egongo gara zuen bixita jasotzeko irrikitan.
Postutxo bat jarriko dut bertan eta betiko panpin eta osagarriez gain, nobedadetxo batzuk eskuratu ahal izango dituzu ere… urtebetetze koronak adibidez. Gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu pista sare sozialetan 😉
Gainera, ordu batez (10:00-11:00 bitartean) txiki eta gazteentzako tailertxo bat antolatzen ari naiz. Gau Beltza gainean dugunez material batzuk berrerabiliz argazkiko mamua (edo bakoitzak sortu nahi duena) egiteko materiala eramango dut: hariak, rotulagailuak eta guraizeak eramango ditut. Baita kartoizko roilo batzuk ere. baina etortzeko asmoa baduzu, egun hauetan gorde eta ekarri komuneko paperaren roilotxo bat, material nahikoa izango duzula ziurtatzeko 😉
Haurrak txikiak badira gurasoen laguntza eta arreta beharko dute, izan ere, postua zaindu behar dut bitartean. Heldutxoagoek eta eskulanetan ibili ohi direnek, hasierako jarraibide batzurekin euren kabuz egiteko gai izango dira. Hau da nik eramango dudan mamu proposamena eta eredu hortatik abiatuata, bakoitzak bere irudimenarekin bere bertsioa egin ahal izango du (sare sozialetan ikusi ahal izango duzu nire semeak egin duena).
Tailerra dohainik izango da eta ez da izena eman behar. Tarte on bat pasatzeko gogoa besterik ez da ekarri behar!
Animatu, giro ona egongo da eta 🙂