Kool_Kakorratz Hastapen Tailerra 3: Panpinen oinarriak
Hurrengo tailerretan teknika aldatuko dugu eta KAKORRATZAren Hastapen ikastaroa egingo dugu. 3 astetan jarraian planteatu ditugu alde batetik, aste Santuak erdian harrapatzen gaituelako gehiago tartekatzen badugu, eta bestetik, garrantzitsua delako nahiko jarraian praktikatzea pixka bat, ezagutzak barneratu ahal izateko. Beraz, kakorratzaren munduak arreta deitzen badizu, 3 tailer progresibo diseinatu ditugu:
Hau da hirugarrena:
– Martxoaren 31, ostirala: Pausu bat haratago joango gara: hari finagoekin egingo dugu lan, hain politak diren panpinak egiten ikasteko. Disminuzioak egiten ikasiko dugu eta baita forma ezberdinak eratzen. Panpin prototipo baten estruktura azalduko dizut eta patroia etxera eramango duzu proiektua zure kabuz bukatzeko (taldeak nahi izango balu, beste klase bat egin genezake elkarrekin amaitzeko panpina, baina hori tailerra amaitzean erabakiko dugu). Klase honetan apuntatzeko beharrezkoa da aurreko nezeser eta lorontzien tailerrak eginak izatea, edo kakorratzaren oinarriak ezagutzea.
Beharko duzun material guztia emango dizugu eta tailerra baino 7 egun lehenago ordainketa eginez zure lekua erreserbatzen baduzu, panpinarentzako gogokoen duzun kolorea aukeratu ahal izango duzu hainbat koloreen artean 👏🏻. Beranduago egiten baduzu inskripzioa, gelditzen zaizkidan koloreen artean aukeratu beharko duzu. Ez kezkatu, denak dira politak eta 🤩
Azpian jarri dizkizuet kolore aukerak. Bakoitzean klikatzen baduzue hobeto ikusi ahal izango duzue materiala bai kolorea 🔍 (Argazkiko eredua arroxa da). Oharra: baliteke materiala erosterako unean koloreren bat agortuta egotea. Kasu horretan zurekin jarriko naiz harremanetan, beste bat aukeratu dezazun 😊
Noizbait nire tailerretan parte hartu izan baduzu, badakizu urte hauetan ikasi ditudan trukotxoak zurekin partekatuko ditudala eta tailerrei etekina aterako diezula 😉
Elkartuko gara Kool Studio-n? 😊
Materiala %100 kotoia.
EGUNA: Martxoak 31, ostirala.
LEKUA: Lasarteko Kool Studio
ORDUTEGIA: 17:00-19:00
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.