Kool_Kakorratz Hastapen Tailerra 2: Lorontzia

Hurrengo tailerretan teknika aldatuko dugu eta KAKORRATZAren Hastapen ikastaroa egingo dugu. 3 astetan jarraian planteatu ditugu alde batetik, aste Santuak erdian harrapatzen gaituelako gehiago tartekatzen badugu, eta bestetik, garrantzitsua delako nahiko jarraian praktikatzea pixka bat, ezagutzak barneratu ahal izateko. Beraz, kakorratzaren munduak arreta deitzen badizu, 3 tailer progresibo diseinatu ditugu: 

Hau da bigarrena:

Martxoaren 24a, ostirala: Oraingoan proiektu borobilak egiten ikasiko dugu, aumentoak nola egin eta hauen egitura. Horretarako lorontzi bat sortuko dugu (Landare zintzilikariaren tailerra egin bazenuen, dekorazioa osatu ahal izango duzu😉). Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da nezeserraren tailerrean parte hartu izana edota kakorratzaren oinarrizko puntua (puntu baxua) egiten jakitea. 

Beharko duzun material guztia emango dizugu eta tailerra baino 7 egun lehenago ordainketa eginez zure lekua erreserbatzen baduzu, nezeserrarentzako gogokoen duzun  kolorea aukeratu ahal izango duzu hainbat koloreen artean 👏🏻. Beranduago egiten baduzu inskripzioa, gelditzen zaizkidan koloreen artean aukeratu beharko duzu. Ez kezkatu, denak dira politak eta 🤩

Azpian jarri dizkizuet kolore aukerak. Bakoitzean klikatzen baduzue hobeto ikusi ahal izango duzue materiala bai kolorea 🔍 (Argazkiko eredua ziapea eta hondarra dira). Oharra: baliteke materiala erosterako unean koloreren bat agortuta egotea. Kau horretan zurekin jarriko naiz harremanetan, beste bat aukeratu dezazun 😊

Noizbait nire tailerretan parte hartu izan baduzu, badakizu urte hauetan ikasi ditudan trukotxoak zurekin partekatuko ditudala eta tailerrei etekina aterako diezula 😉

Elkartuko gara Kool Studio-n? 😊

 

Materiala %100 birziklatutako kotoia.

EGUNA: Martxoak 24, ostirala.

LEKUA: Lasarteko Kool Studio

ORDUTEGIA: 17:00-19:00

 

Date

Mar 24 2023
Expired!

Time

17:00 - 19:00

Cost

30.00

More Info

Read More
Kool Studio

Location

Kool Studio
Blas de Lezo 9 behea, 1 Lokala
Website
https://koolstudio.es/
Alazne

Organizer

Alazne
Email
kaixo.zizkamizka@gmail.com
Read More

Leave a Reply