Kool_Kakorratz Hastapen Tailerra 1: Nezeserra
Hurrengo tailerretan teknika aldatuko dugu eta KAKORRATZAren Hastapen ikastaroa egingo dugu. 3 astetan jarraian planteatu ditugu alde batetik, aste Santuak erdian harrapatzen gaituelako gehiago tartekatzen badugu, eta bestetik, garrantzitsua delako nahiko jarraian praktikatzea pixka bat, ezagutzak barneratu ahal izateko. Beraz, kakorratzaren munduak arreta deitzen badizu, 3 tailer progresibo diseinatu ditugu:
Hau da lehenengoa, oinarrizkoena:
– Martxoaren 17a,ostirala: Kakorratza inoiz hartu ez dutenentzat pentsatua, proiektu xinple batekin hasiko gara. NEZESER bat egingo dugu kakorratzarekin soltura hartzen joateko eta aldi berean proiektu “lauak” egiten ikasteko.
Beharko duzun material guztia emango dizugu eta tailerra baino 7 egun lehenago ordainketa eginez zure lekua erreserbatzen baduzu, tapizarentzako gogokoen duzun kolorea aukeratu ahal izango duzu hainbat koloreen artean 👏🏻. Beranduago egiten baduzu inskripzioa, gelditzen zaizkidan koloreen artean aukeratu beharko duzu. Ez kezkatu, denak dira politak eta 🤩
Azpian jarri dizkizuet kolore aukerak. Bakoitzean klikatzen baduzue hobeto ikusi ahal izango duzue materiala bai kolorea 🔍 (Argazkiko eredukoak ziapea eta hondarra dira). Kolore nagusia aukeratu behar duzue. Eskinak egiteko nik eramango ditut oinarrizko kolore batzuk. Oharra: baliteke materiala erosterako unean koloreren bat agortuta egotea. Kasu horretan zurekin jarriko naiz harremanetan, beste bat aukeratu dezazun 😊
Noizbait nire tailerretan parte hartu izan baduzu, badakizu urte hauetan ikasi ditudan trukotxoak zurekin partekatuko ditudala eta tailerrei etekina aterako diezula 😉
Elkartuko gara Kool Studio-n? 😊
Materiala %55 kotoia, %45 akrilikoa.
EGUNA: Martxoak 17, ostirala.
LEKUA: Lasarteko Kool Studio
ORDUTEGIA: 17:00-19:00
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.