Kool_Makrame Tailerra 2: Tapiza
Zure eskuekin magia egiten ikasi nahi? 🪄 Tailer honetan soka zati batzuk argazkikoa bezalako Tapiz batean bihurtuko ditugu 💫
Tailer honetan, zintzilikarian ikasitako ezagutza batzuk barneratuko ditugu eta oinarrizko beste korapilo batzuk ikasiko ditugu. 2 tailerretan ikasitako korapiloekin, makramearen oinarrietan barneratuko zara, ikusiko baituzu hauen konbinaketarekin korapilo eta diseinu pila bat egin ditzakezula!
Tailer hau zintzilikariaren osagarri gisa pentsatua dagoenez, honetan apuntatzeko beharrezkoa da zintzilikariaren tailerra egina izatea. Edo hau ez bada ere, makramea zerbait egin izana azken urteotan, taldeak pareko erritmoa jarraitu dezan.
Zintzilikariaren tailerrean bezala, material guztia emango dizugu eta oinarrizko korapilo gehiago egiten ikasteaz gain, zure tapiza etxera eramango duzu, nahi duzun txokoa apaintzeko prest 🪴.
Baina ez hori bakarrik: aurrekoan bezala, tailerra baino 5 egun lehenago ordainketa eginez zure lekua erreserbatzen baduzu, tapizarentzako gogokoen duzun kolorea aukeratu ahal izango duzu 13 koloreen artean 👏🏻. Beranduago egiten baduzu inskripzioa, gelditzen zaizkidan koloreen artean aukeratu beharko duzu. Ez kezkatu, denak dira politak eta 🤩
Azpian jarri dizkizuet kolore aukerak. Bakoitzean klikatzen baduzue hobeto ikusi ahal izango duzue soka eta kolorea 🔍 (Argazkiko eredua kolore naturala da). Oharra: baliteke materiala erosterako unean koloreren bat agortuta egotea. Kasu horretan zurekin jarriko naiz harremanetan, beste bat aukeratu dezazun 😊
Noizbait nire tailerretan parte hartu izan baduzu, badakizu urte hauetan ikasi ditudan trukotxoak zurekin partekatuko ditudala eta tailerrei etekina aterako diezula 😉
Elkartuko gara Kool Studio-n? 😊
Materiala %100 kotoi birziklatu ekologikoa.
EGUNA: Martxoak 10, ostirala.
LEKUA: Lasarteko Kool Studio
ORDUTEGIA: 17:00-19:00
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.