
Kool_Makrame Tailerra 1: Landare Zintzilikaria
Zure eskuekin magia egiten ikasi nahi? 🪄 Tailer honetan soka zati batzuk argazkikoa bezalako Landare-zintzilikari batean bihurtuko ditugu 💫
Ez kezkatu ez baduzu ideiarik, maila hasiberria da eta 😉
Gainera material guztia emango dizugu eta oinarrizko korapilo batzuk egiten ikasteaz gain, zure zintzilikaria etxera eramango duzu, nahi duzun txokoa apaintzeko prest 🪴.
Baina ez hori bakarrik: tailerra baino 5 egun lehenago ordainketa eginez zure lekua erreserbatzen baduzu, zintzilikariaegiteko gogokoen duzun kolorea aukeratu ahal izango duzu 13 koloreen artean 👏🏻. Beranduago egiten baduzu inskripzioa, gelditzen zaizkidan koloreen artean aukeratu beharko duzu. Ez kezkatu, denak dira politak eta 🤩
Azpian jarri dizkizuet kolore aukerak. Bakoitzean klikatzen baduzue hobeto ikusi ahal izango duzue soka eta kolorea 🔍 (Argazkiko ereduak kolore naturala eta marroia dira). Oharra: baliteke materiala erosterako unean koloreren bat agortuta egotea. Kasu horretan zurekin jarriko naiz harremanetan, beste bat aukeratu dezazun 😊
Noizbait nire tailerretan parte hartu izan baduzu, badakizu urte hauetan ikasi ditudan trukotxoak zurekin partekatuko ditudala eta tailerrei etekina aterako diezula 😉
Elkartuko gara Kool Studio-n? 😊
Materiala %100 kotoi birziklatu ekologikoa.
EGUNA: Otsailak 24, ostirala.
LEKUA: Lasarteko Kool Studio
ORDUTEGIA: 17:00-19:00
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.