Makrame Tapiz Tailerra

Zure eskuekin magia egiten ikasi nahi? Tailer honetan soka zati batzuk etxeko edozein txoko apainduko duen Tapiz honetan bihurtuko ditugu.

Zintzilikariaren tailerrean parte hartu bazenuen, oraingoan hariak makilan nola montatu eta oinarrizko korapilo berri batzuk ikasiko dituzu. Eta baita zintzilikarian ikasitako korapilo batzuk “moldatuz” forma berriak sortzen ere.

Eta ez baduzu inoiz makramea egin… Ez kezkatu! Zure eskuekin magia nola egin azalduko dizut, soka zati batzuk objektu berezi baten bihurtzeko ✨

Gainera material guztia emango dizugu eta oinarrizko korapilo batzuk egiten ikasteaz gain, zure tapiz-a etxera eramango duzu, nahi duzun txokoari ukitu berezi hori emateko prest.

Materiala %100 kotoia.

EGUNA eta ORDUA: Uztailaren 8a ostirala 17:30-19:30.

LEKUA: Lasarteko @kool_studio

PREZIOA: 35€ material guztia barne.

Instagram bidez edota kaixo.zizkamizka@gmail.com helbidera idatziz bidali dezakezu zure data proposamena edota edozein zalantza argitu.

Bitartean, jai onak pasa!

Date

Uzt 08 2022
Expired!

Time

Behin izena emanda, zuzen egin duzula konfirmatzen duen korreo bat bidaliko dizut, non soka ren kolorea aukeratu beharko duzun: naturala edo hondarra.
17:30 - 19:30

Cost

35.00
Kool Studio

Location

Kool Studio
Blas de Lezo 9 behea, 1 Lokala
Website
https://koolstudio.es/

Leave a Reply