Txikientxako Joskintza Tailerra (eskuz, makina gabe)

Etxeko txikiak Joskitzaren munduan murgiltzeko proposamen honekin gatoz oraingoan. Xaguzahar hau egingo dugu galtzerdi zahar batekin baliatuz.

Txikientzako eskulanetan aproposa da etxean aurki ditzakegun materialak erabiltzea edota zaharkituta daudenei beste erabilera bat emanez berrerabiltzea, jasangarritasunaren garrantziaz pixkanaka kontziente izateko. Horregatik, txikiaren galtzerdi zahar bat ekartzea eskatzen dugu: solte dagoen bat, edota zulotxoarekin edo oso orbanduta dagoen bat (esperientziagatik, ziur badituzuela horrelakoak etxean, jiji). Galtzerdi bikotea baduzue, biak ekarri, laguntxoen artean trukatu ahal izateko beste xaguzahar bat egitea nahi izan ezkero.

Galtzerdiez gain, ez dute beste ezer ekarri behar; guk jarriko dugu gainontzeko materiala. Ohikoa baino jostorratz handiagoak erabiliko ditugu, lehenengo aldietarako lana pixkat errazteko 🙂

Ondo pasatzeaz gain, txikiek euren irudimena landuko dute, jostorratzarekin moldatzen ikasiko dute, eta sorkuntzaren munduan barneratuko dira, ohiko papera eta margoez haratago, euren eskuekin gauza ederrak sortzeko gai direla deskubrituz.

Gainera xaguzaharra etxera eramango dute, gau beltzean etxea beldurgarri apaintzeko prest… 😮

LEKUA: Lasarteko Kool Studio
EGUNA eta ORDUA: urriaren 26a, asteazkena, 17:30- 19:00
PREZIOA: 15€
ADINA: 6-12 urte

Plaza mugatuak.
(Efi little things-en eskulanean oinarritua).

Date

Urr 26 2022
Expired!

Time

17:30 - 19:00

Cost

15.00
Kool Studio

Location

Kool Studio
Blas de Lezo 9 behea, 1 Lokala
Website
https://koolstudio.es/
Alazne

Organizer

Alazne
Email
kaixo.zizkamizka@gmail.com

Leave a Reply