Deskribapena
Peruri 2. hortza erori zitzaionean poltsatso hau prestatu nion (lehena udalekutan zegoela erori zitzaion eta ez zen azaldu π ).
Poltsatso honekin hortza ez da maindireen artean galduko: umeak hortza ilusioz prestatu dezake, poltsan sartuz eta burukoaren azpian jarriz. Horrela Perez sagutxoak erraz topatuko poltsatsoa eta barruko hortza eramango du π Sagutxoak hotzaren trukean dakarrena akaso ez da poltsatsoan sartuko, baina bai azpian π
Poltsa gordetzeko kutxatxo batekin dator eta baita fitxa batekin: π¦· erori den data apuntatu dezakezue bertan.
Gainera haurra handitzen denean zuk bere hortzak poltsatsoan eman ahalko dizkiozu, txarteltxoarekin, betiko oroigarri gisa β¨
Eta oraindik bereziagoa izatea nahi baduzu, txikiaren izena bordatu dezaket poltsaren atzeko aldean π«
Ez al zaizu opari magikoa iruditzen? π