ZAPI KURRUSKARIA

Askotan gauza xinpleenak dira txikien arreta bereganatzen dutenak. Gertatu zaizu zerbait oparitu eta kutxarekin jolastea nahiago dutela, ezta?

Ba hau horrelako zerbait da: manipulatzeko oihal zati bat, jolas librea sustatzeko. Alde batenik material naturala da, kotoia, eta bestetik oihal leun bat, kontrastea bilatuz. Alboetan ere oihal zati ezberdinak ditu. Zergatik?

Testura aldaketek txikien arreta bereganatzen dute, ukimena estimulatuz nabaritzen duten aldaketa horrek euren arreta pizten duelarik, miatzen eta deskubritzen jarraitzeko nahia piztuz.

Traputxo hauek gainera barruan plastiko berrerabilia daramate: txikiak oihala estutzean soinua ateratzen du, honela, ukimena estimulatzeaz gain entzumena ere estimulatzen du, txintxirrinek bezala.

Koloreei dagokienez, haurtxoak, bizitzako 3. hilabetean, beltzaren eta zuriaren arteko kontrastea hartzen du.
Eta 6. hilabetetik aurrera koloreak hautematen hasten da, nahiz eta oraindik modu nahasian izan.

Gainera produktu jasangarria da, izan ere, beste proiektu batzuetatik soberakina diren oihal zatiei erabilera emanez izan dira sortuak, eta hari soberakinak eta erosketa batzuetan jasotzen ditudan plastiko berreerabiliak daramatzate.

Ondorioz, forma desberdinak dituzte eta bakoitza desberdina eta bakarra da. Horregatik baliteke zureak beste forma edo neurri bat izatea.

10,00 

 €
SKU: E/E Kategoria

Deskribapena